180 lagunentzako jangela eta beste bat berogailuarekin 40 lagunentzat.
Txotx garaian, sagardotegiko menua bakarrik ematen da: txuletoia, bakailao-tortilla, bakailao frijitua eta postrea (gazta, irasagarra eta intxaurrak). Bakailaoa saltsan ere egiten da kazoletan, enkarguz.
Sagardoa era tradizionalean egiten da. Egurrezko kupel tradizionalak.
Irekita urtarrilaren 15etik maiatzaren 1era (txotx garaia); gainerakoan, enkarguz irekitzen da taldeentzako.
Astelehenetik ostiralera: gauetan irekita (eguerdietan enkarguz irekitzen da). Larunbatetan: egun osoan irekita. Igandean: bazkariak (gauez itxita).